Industrias Laneko S.A.L. 1955. urtean sortu zen, eta 4 ekoizpen-lerro ditu, honako hauek egiten dituztenak: torlojuak, bernoak, trenbiderako tirafondoak eta errepide bidezko garraiorako ekipo bereziak..

Kalitate eta zerbitzu maila gorenak eskaintzeagatik ezaguna izatea lortu du martxan daramatzan urteetan —50 urtetik gora—. Eta hori horrela izan da inbertsio eta berrikuntza asko egin dituelako eta pertsonak izan dituelako beti abiapuntu enpresa kudeatzeko orduan.

Gure ekoizpen-prozesua oso garatua dago, eta horrek aukera ematen digu hainbat lan (ebaketa, forjaketa eta harilketa) lerro automatizatuetan egiteko. Hori guztia fase guztietan presente dauden kalitatea, ingurumena eta segurtasuna alde batera utzi gabe.

Industrias Laneko S.A.L.-k bi marka komertzial ditu: batak torlojuak egiten ditu (PF) eta besteak, berriz, errepide bidezko garraiorako ekipo bereziak.

traylona

HISTORIA

Industrias Laneko 1980. urtean sortu zen, eta harrezkero, lan elkartuko enpresa-ereduaren alde egin du, betiere lan-sozietate anonimo forma juridikoarekin. Forma juridiko hori langile bakoitzak Lanekorekin duen kidetasun-sentimenduan oinarritzen da, hori baita langileek gertuen sentitzen duten izendapena.

1955.ean Iruñean eratu zen Piezas Forjadas S.A. enpresaren jarraitzailea da Laneko. Instalazio berriak behar zituztenez, Uharte Arakilera eraman zuten lantegia, 1959an. 1980an, langileek lan-enpresa berriaren filosofiaren aldeko apustua egitea erabaki zuten, eta Industrias Laneko S.A.L. sortu zuten.

1990ean, Sargaiz industrialdera eraman zuten erdiatoien saila. 5.000 metro koadroko planta zen, eta 45.000 metro koadroko partzela batean kokatu zuten. Lantegi zaharrean torlojuak bakarrik egiten dira.
Torlojuen saila 10 urte geroago eraman zuten helbide berera, eta bi sailen gainazala handitzeko aprobetxatu zuten aldaketa. Hala, bulego guztiak toki berean jarri zituzten, eta elementu berriez eta modernoagoez hornitu zuten lantegia.

2008. urtean berriro handitu zuten lantegia , 19.000 m2 okupatu arte. Hartara, instalazioak errealitate berriei egokitu ziren, eta, horretarako, I + D proiektu garrantzitsuak jarri ziren abian eta ekoizpenerako eta biltegiratzeko elementuak berritu ziren.


ZERBITZU GLOBALA

Gure produktuak mundu osoko instalazioetan daude. Gaur egun kontinente guztietako 40 herrialdetako bezeroei saltzen dizkiegu gure produktuak (gure salmenten %70 atzerrian fakturatzen dugu).


ETORKIZUNA

mision Errentagarria, eraginkorra eta fidagarria den enpresa bat eratzea da gure helburua. Horretaz gain, torlojuen eta ekipo berezien merkatuetan hazi eta arrakastaz lehiatzeko gai izango den enpresa nahi dugu, bezeroak gogobeteko dituena, gure produktuen etengabeko hobekuntzari eta gure langileen garapen pertsonal eta profesionala garatzeko plan bati esker. Hori guztia kudeaketa parte-hartzailean oinarritutako eredu baten bidez, eta betiere lanpostuak gordez.
vision Torlojugintzan eta garraio bereziko ekipoen fabrikazioan erreferente izan nahi dugu mundu osoan. Era berean, kalitatea eta zerbitzua eskaini nahi dizkiegu gure bezeroei, betiere malgutasunez eta konpromisoz jokatzen.
valores
  • Erantzukizuna eta profesionaltasuna.
  • Kalitatea eta bezeroarenganako konfiantza.
  • Lankidetza eta talde-lana.
  • Zintzotasuna eta gardentasuna.
  • Berrikuntza eta sormena.
  • Moldagarritasuna gure helburuak lortzeko.
  • Parte-hartzea.
  • Jasangarritasuna.